Music Archive Home | Other Composers | New Scores | Revised Scores

Introduction - English Einführung - Deutsch Introductie - Nederlands Indledning - Dansk Wprowadzenie - po polsku Introduction - Français
Introduzione - Italiano Introducción - Español Introdução - Português Bevezetés - Magyar Εισαγωγή - Ελληνικά Sarrerakoa - Euskara  

Werner Icking Musika Biltegia: Partiturak

Partituren Biltegia - Copyright-a - Zeure Ekarpena - Partiturak nola imprimatu

Partituren biltegia

Partituren biltegia Werner Icking Music Archive -ren parte da eta barne ditu bai partitura zein zatiak, gehienak PDF formatuan (PDF ikonoaz adierazita). artxibo gutxi batzuk Postscript formatuan daude komprimaturik (Adierazten dituen ikonoa postscript delarik).

Aurkibide nagusia musikagileen izenak aurkezten dituena da. Izen bakoitzak musikagilearen gertu dauden lanen zerrenda batera eramaten du. Musikagilearen orrian, izenean klik eginez (letra Lodiz idatzia) bertan nabiatu daitekeen direktorio batera eramango gaitu. Hau ez da berez premiazko, baina nahiko beharko luke artxiboaren tamaina ikusteko hau jeitsi baino lehen, eta honetaz gain, batzuetan lehengo orrian aipatu ez diren beste artxibo osagarri batzuetara eramanten du, adibidez, README edo irakur nazazu artxiboak musikagile zein bere lanari buruzkoak.

Musikagilearen orrian dauden partituretarako lotura gehienek image ikonoa segidan dakarte. Ikono horretan klik egiteak normalean partituraren irudi edo modu grafiko bateko lehenengo orrira eramanten du. Nabiatzaile batzuek beste lehiatila bat irekiko dute lehenengo aldian, baina lehiatila berdinean irekiko dira hurrengo irudiak. Irudi hauen garbitasuna eta bereizmena beti PDF eta Postscript-en dauden artxiboena baino askoz ere txarragoa da; ez daude imprimatuta izan daitezen pentsatuta, baizik eta jatorrizko partituraren ideia orokor bat edukitzeko besterik ez. info-k informazio gehiago emango digu. sound soinu artxibo bat da, MIDI edo beste formatu batetan.

Lan gehienek konpozatzailearen edo editorearen helbide elektronikoa dute gertu. E-mail honek edozein iritzi, kritika, laudorio etab. egiteko balio du, baita lanaren interpretaziorako baimena eskatzeko ere.

Copyright-a

Biltegiak dohainik eskeintzen ditu partiturak, beti ere erabilera ez komertzialerako. Honek musika jeitsi daitekeela esan nahi du, artxiboak imprimatu eta kopiak ateratzeko, baina ezin daitezke artxibo zein imprimakiak salmentan jarri. Ez dago kopia edo beraien edizio digitalak beste web orrietara sakabanatzea baimendurik, ez berezko formatuan zein beste modu eratorrian. Musika imprimatzeko eskubideak ez du musika zuzenean interpretazeko baimenik ematen; eskubide hori copyright legislazioari itsatsirik aurkitzen zaio.

Zeure ekarpena

If you want to contribute to the archive please follow the upload instructions.

Materiala zintzilikatu ostean, editoreari jakinarazi Christian Mondrup-ri mezu bat bidaliz. PDF formatua da berezkoa biltegian, PDF argibideak aztertu bai TeX erako tresnen erabiltzaileek MusiXTeX, PMX, M-Tx etab. bezala, zein partitura ediziorako tresna grafikoen erabiltzaileek Finale, Sibelius, NoteWorthy Composer etab. bezala. Era berean laguntzaileari eskatzen zaio posiblea den ehinean, bukaerako artxiboa lortzeko erabili den jatorrizko iturriaren kopia bat zintzilikatzea, hau, biltegiaren ekarpenerako baldintza beharrezkoa ez bada ere.

Partiturak nola imprimatu

PDF artxiboak zuzenean ikusi eta imprimatu daitezke Adobe delako tresnarekin, Adobe Acrobat Reader. Postscript formatuan dauden artxibuak deskomprimitu behar dira imprimatu baino lehen GZIP erabiliz, behintzat Ghostscript, Ghostview & GSview-en bertsio berrienak erabiltzen hari ez bazara. Badago instalaziorako erreza den Ghostscript eta GSview -ek osatzen duten Windows/NT-bertsioa geure serbidorean.

Introduction - English Einführung - Deutsch Introductie - Nederlands Indledning - Dansk Wprowadzenie - po polsku Introduction - Français
Introduzione - Italiano Introducción - Español Introdução - Português Bevezetés - Magyar Εισαγωγή - Ελληνικά Sarrerakoa - Euskara  

Music Archive Home | Other Composers | New Scores | Revised Scores


2001-02-08, Werner Icking (1943-2001)
2007-04-24, Christian Mondrup
2003-09-16, euskarazko itzulpena Julen Torrontegi

Valid HTML 4.01!